Karga erorketak zulo bat egin du errepidean baina garbiketa lanekin amaitu ostean zuloa ere estalita gelditu da eta 13:00etan guztiz garbi gelditu da bidea.
GI-627 errepidean, Mecako biribilgunean kamioi batek garraiatzen ari zen karga pisutsua galdu du 09:40ean. Ondorioz, errei bat itxita egon da eta ilarak sortu dira. Ertzaintzak jakinarazi duenez ez dago zauriturik. 12:00ak inguruan erretiratu dute karga errepidetik eta osteko garbiketa lanek berriro eragin dituzte auto-ilarak.
Karga erorketak zulo bat egin du errepidean baina garbiketa lanekin amaitu ostean zuloa ere estalita gelditu da eta 13:00etan guztiz garbi gelditu da bidea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.