Ortuen lehiaketan izena emateko azken eguna abuztuaren 2a izango da

Maialen Regueiro 2019ko uzt. 1a, 11:35

Aretxabaletako tomatearen astea, irailaren 16ik 21era bitartean izango da eta beste urte betez, ortu lehiaketa egitarauko ekintza bat izango da. Hala, abuztuaren 2a izango da lehiaketa honetan izena emateko azken eguna.

Izen-ematea

Lehiaketa honetan Leintz bailarako (Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga) ortuek har dezakete parte. Horretarako, aurrez izena ematea komeni da eta abuztuaren 2a izango da azken eguna. Izena, Aretxabaletan eman daiteke, Arkupen, hain zuzen ere, edota, turismo@debagoiena.eus helbide elektronikora mezua bidalita.

Sariak

Lehiaketara aurkezten den orturik onenak jasoko du saria, orturako tresneria eta osagarriak erosteko 150 euroko bonoa, hain zuzen ere. Saria irailaren 21ean banatuko da, Aretxabaletako tomatearen astearen baitan egiten den azoka berezian, Durana kalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak