Martxan da eskualdeko gazteei zuzendutako Hazilan proiektua

Amaia Zabala 2019ko eka. 28a, 11:56

Debagoieneko Mankomunitateak sustatzen duen proiektua da Hazilan, eta "eskualdeko gazte kualifikatuen laneratzea errazea" du helburu. Euskadiko Programa Operatiboaren barne dago proiektua, eta, ondorioz, Europako Gizarte Funtsak %50 finantzatzen du. Proiektuaren zazpigarren edizioa irailaren 9an hasiko da, eta bertan izena emateko epea za-balik dago uztailaren 30era arte.

Eskabide-orria Debagoieneko Mankomunitateko webgunean edota hara joanda jaso daiteke."Hazilan proiektuak eskualdeko pertsona kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu eta bi fasetan banatzen da: has-teko, konpetentzia pertsonal eta profesionaletan trebatzeko 80 orduko tailer batean parte har-tzen dute, eta, ondoren, eskualdeko enpresetan praktikak egiten dituzte, lanmerkatura hurbildu eta lan-esperientzia hartzeko helburuarekin", azaldu du Mankomunitateak.

Parte hartzeko baldintzak honako hauek izango dira: 20-44 urte bitartean izatea, goi-mailako ikasketak amaituta izatea –lanbide heziketako goi-mailako ziklo bat edota unibertsitate ikasketak– eta Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea. Langabe egotea ez da ezinbesteko baldintza izango.

Aurkezpen jardunaldia

Proiektuaren berri emateko eta zalantzak argitzeko, uztailaren 4an, eguena, 10:00etan, aurkezpen jardunaldi bat egingo du Mankomunitateak, Arrasaten duen egoitzan. Hara joateko interesa izanez gero, 943 79 30 90 telefo-nora deitu edo hazilan@deba-goiena.eus helbide elektronikora idatzi behar da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak