Antzuola eta Oñatiko baserriek ateak zabalduko dituzte 'Ongi Etorri baserrira!' ekimenaren baitan

Maialen Regueiro 2019ko eka. 25a, 17:23

Euskal Nekazarien Batasunak (ENBA) 'Ongi Etorri Baserrira!' jarri du abian eta Euskal Herriko 36 baserrik ateak zabalduko dituzte uztailaren 5ean eta 6an, horietako bat Oñatiko Gomiztegi baserria izango delarik. Antzuolako Lamariano azpikoa baserriak eta Ama-txo gaztaindegiak ere hartuko dute parte ekimen honetan. 

Aurtengoa Ongi Etorri Baserrira! ekimenaren seigarren edizioa izango da eta uztailaren 5ean eta 6an, Gipuzkoa eta Bizkaiko 36 baserritarrek beraien baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko helburuarekin. Hala, herritar guztiei zuzendutako bisitak izango dira.

Uztailaren 5ean izango da Oñatiko Gomiztegi baserrira bisita eta hurrengo egunean, uztailaren 6an, Antzuolako Lamariano azpikoa baserria eta Ama-txo gaztaindegira izango dira bisitak. 

Izen-ematea

Bisitak 11:00etatik 14:00etara bitartean izango dira eta izena emateko azken eguna uztailaren 1a izango da. Horretarako, antolatzaileek  www.ongietorribaserrira.eus ataria jarri dute eskuragarri. Bisitak doakoak izango dira eta parte hartzen dutenen artean, zozketak egingo dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak