Urruñako erailketa salatzeko elkarretaratzea egin dute Arrasaten, Oñatin eta Antzuolan

Maialen Regueiro 2019ko ekainaren 21a

Oñatiko elkarretaratzea, herriko plazan

Urruñan asteon izandako erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute, gaur arratsaldean, Arrasaten, Oñatin eta Antzuolan. Arrasaten, herriko plazan elkartu dira, 'Eraso matxistarik ez, erantzunik gabe' lelopean. Oñatin, ere herriko plazan egin dute hitzordua eta kasu honetan, 'Jantzi antiojo moreak, erasoei erantzun' lelopean egin dute elkarretaratzea. Antzuolan, berriz, Zurrategi plazan elkartu dira. 

Arrasateko elkarretaratzea, Herriko Plazan (Argazkia: Jokin Bereziartua)

Antzuolako elkarretaratzea. (Argazkia: Jabier Etxaniz)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak