Txaber Etxabek irabazi du Oñatiko Etxegarairen aurkako norgehiagoka

Mirari Altube Arrese 2019ko eka. 21a, 22:03
Txapelketaren finala jokatu duten pilotariak garaikurrekin.

Eskuz banakako lau eta erdiko Gipuzkoako Pilota Txapelketaren  mendebaldeko finalak jokatu dira Iturrigorri pilotalekuan, eta bigarren mailako kadeteen arteko norgehiagoka etxean geratu da Aloña Mendiri irabazita (22-14).

Etxabe eta Etxegarai izan dira aurrez aurre. Etxabe urduri kantxaratu da eta hainbat akats egin ditu lehenengo tantoetan; bere buruarekin haserretu ere egin da. Etxegarai oñatiarra, lasaiago, aurretik izan da gehienetan. Hala, lehenengo berdinketa zortzina izan da, eta bigarrena hamarna. Partidua oso parekatua zihoan. Hamabina ere berdindu dute baina ordurako Etxabek bere lekua topatu du kantxan, neurria hartu dio partiduari, eta ez dio aukera handirik eman Aloña Mendiko pilotariari; azken zazpi tantoak bata bestearen atzetik egin ditu 22 eta 14 irabaziz.

Kadeteen lehenengo mailakoen artean ostera, Eibarko Azkargortak 22 eta 7 irabazi dio Zumaiako Alcantarari. Eta senior mailan, Lazkaoko Garmendia nagusitu saio Azkoitiko Oteizari 22 eta 14. Jubenilen arteko partidua ez da jokatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak