Gipuzkoako lau eta erdiko txapelketako mendebaldeko finalak gaur Aretxabaletan

Mirari Altube Arrese 2019ko ekainaren 21a

Eskuz banakako lau eta erdiko Gipuzkoako Pilota Txapelketa jokatuko da gaur, ekainak 21, Iturrigorri pilotalekuan, 19:00etan hasita. Mendebaldeko finalak izango dira, eta nor baino nor gehiago jardungo dute nagusiek, jubenilek eta kadeteek; azken horien artean, gainera, bi debagoiendar izango dira aurrez aurre, Etxabe aretxabaletarra eta Etxegarai oñatiarra.

Hona hemen partiduak:

  • 1. Kadeteen 2. maila: Etxabe (Aretxabaleta) / Etxegarai (Aloña Mendi)
  • 2. Kadeteen 1. maila: Alcantara (Zumaia) / Azkargorta (Eibar)
  • 3. Jubenilen 1. maila: Odriozola (Zestoa) / Galdos (Lapke)
  • 4. Nagusiak: Oteiza (Azkoitia) / Garmendia (Lapke)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak