Urruñako erailketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egingo dira bihar, bailarako hainbat herritan

Maialen Regueiro 2019ko eka. 20a, 14:55

2018ko irailean Arrasaten egindako elkarretaratzea

Asteartean tiroz hildako bikote bat aurkitu zuten Urruñako (Lapurdin) etxe batean eta poliziaren hipotesia da gizonak, 81 urteko Mayie Nervi hil zuela eta ondoren bere buruaz beste egin zuela. Horregatik, Arrasate, Oñati eta Antzuolan elkarretaratzeak deitu dituzte biharko, erailketa matxista hau salatzeko. 

Elkarretaratzeak herriz herri

Arrasate, Oñati eta Antzuolan egingo dituzte elkarretaratzeak. Arrasate eta Oñatin herriko plazan izango dira, 19:00etan hasita. Antzuolan berriz, Zurrategi plazan elkartuko dira, 19:30ean. 

Bergarako Udalaren gaitzespena

Bergarako Udalak ohar bidez honako hau jakinarazi du: "Aste honetan Urruñako emakumearen erailketa eragin duten eraso sexistak gaitzetsi ditu Bergarako Udalak. Halaber, biktimen senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die. Indarkeria matxistaren azken kasu hau salatzeko, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa kolektiboak Indarkeria sexistari aurre egin lelopean deitu duten kontzentrazioekin bat egiten du Udalak". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak