Eskubideen aldeko mendi martxa Arantzazutik abiatuko da, hilaren 29an, Gure Eskuk deituta

Maialen Regueiro 2019ko eka. 19a, 16:28

Gure Eskuk eskubideen aldeko mendi martxa antolatu du hilaren 29rako. Ibilaldia Arantzazutik abiatuko da eta Urbian amaituko da. Hitzordu hau, Kataluniako prozesuaren aurkako epaiketarekin bat eginez, "oinarrizko eskubide eta askatasunen aldeko borrokan konpromiso irmoa" adierazteko eta preso politikoei elkartasuna adierazteko baliatuko da. 

Oinarrizko eskubideen kriminalizazioa

Gure Eskuren oharrak honakoa salatzen du: "Kataluniako buruzagi sozial eta politikoen aurkako makrosumarioa eta Altsasuko gazteen kasua oinarrizko eskubideak kriminalizatzen dituen prozesu onartezinak dira". Horrez gain, bi kasu hauei dagozkien datuak eman dituzte jakitera: "Jordi Cuixart, Jordi Sanchez eta Oriol Junquerasek, besteak beste, 485 eta 611 egun bitarte daramatzate espetxean erreferendum bat antolatu izanagatik. Altsasuko gazteak, berriz, 948 egun daramatzate preso, taberna bateko lixkar batengatik". Hala, Gure Eskuk oinarrizko eskubide eta askatasunen aldeko borrokarekiko konpromisoa hartu du eta hori da hain zuzen ere, mendi martxa antolatzearen arrazoia. 

Ekitaldia eta mosaikoa

Ibilaldia Arantzazun hasiko da, 10:00etan eta 12:00etan Urbiara iristea aurreikusten da. Bertan, ekitaldia eta mosaikoa egingo dira, preso politikoei elkartasuna adierazteko helburuarekin. Horretarako, Gure Eskuk jantzi edota konplementu horiak eramateko deia egin du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak