Ander de Luis eta Argider Txurruka azkarrenak Gabez Takarraran lasterketan

Maialen Regueiro 2019ko eka. 16a, 16:01

Beste urte batzuetan baino ordu bete lehenago eman zioten hasiera, atzo, Gabez Takarraran lasterketari. 40 lagunek eman zuten izena, baina 38 lagun elkartu ziren irteera puntuan. Gizonezkoetan, Ander de Luis soraluzearra izan zen lehena helmugaratzen –01:56:55– eta Argider Txurruka elgetarra, lehen emakumezkoa –02:56:18–. Lasterketako sailkapena, hemen. 

Hiru emakumezko

Aipatu bezala, Argider Txurruka elgetarra izan zen emakume onena 23 kilometro eta 700 metroko ibilbidea egin ostean. Gainontzean, beste bi emakumek hartu zuten parte lasterketan, Marian Pascual, eibartarrak eta Inma Murillo eskoriatzarrak, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren sailkatu zirelarik. 

Gizonezkoen podiuma

Ander de Luis izan zen lehena helmugaratzen eta lau minutu beranduago iritsi zen, Otxandioko Aitor Ajuria. Gizonezkoen podiuma osatzeko, Josu Galvez eskoriatzarra izan zen hirugarrena. 

Herritarren babesa

Beste urte betez, atzoko lasterketan parte hartu zutenek herritarren babesa izan zuten. Izan ere, irteera zein helmuga puntuan herritar asko elkartu ziren korrikalariak animatzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak