Gaur, egubakoitza egingo duten San Martzialgo Igoera Euskaldun Torneoko hitzordua da, eta ziklistak 18:30ean hasiko dira, bananbanan, erlojupekoari aurre egiten. Kadete, junior, 23 urtez azpiko eta elite mailetakoak egongo dira. 1,5 kilometroko igoerari egingo diote aurre.
Lokatzakoek, baina, lan bikoitza izago dute asteburuan, San Antonio Saria jokatuko dutelako bihar, zapatua. Bergarako San Antonio Sariaren 83. edizioa Gipuzkoako Banakako Erlojupeko Txapelketa izango da. Kadeteendako lasterketa izango da eta 90 ziklista inguru batuko dira irteera puntuan, San Antonio kalean (17:00, sei kilometroko ibilbidea).
Domekan, Oñatin
Oñatin jokatuko dute, domekan, Olakuako probaren 33. edizioa. Kadeteek Gipuzkoako Txapelketa izango dute jokoan; Aloña Mendikoek 55 kilometroko lasterketa antolatu dute. Lasterketa 16:00etan hasiko dute eta 17:30ean amaituko da.