Andoni Ugartek Oviedoko lehenengo taldera egin du salto

Xabier Urtzelai 2019ko eka. 12a, 16:49
Andoni Ugarte. Argazkia: realoviedo.es

Oviedo taldea hasi da 2019/2020 denboraldia prestatzen, eta azken urteotako filosofiari jarraipena emanez, harrobiko taldeko hainbat jokalariri lehenengo taldeko fitxa egingo diete. Kontua da, baina, oraingoan zazpi jokalarik egingo dutela gora, tartean Andoni Ugarte oñatiarrak.

Realeko harrobiko jokalariak urtebete egin du Oviedon, Bigarren B mailan jokatzen, Vetusta taldean, eta Oñatikoak protagonismoa izan du taldearen atzeko lerroan. Denboraldi ona egin dute, asturiarrek bosgarren postuan amaitu dute liga.

Orain beste aurrerapauso bat emango du 24 urteko oñatiarrak, uztailaren 1etik aurrera lehenengo taldeko jokalari izatera pasako delako, beste sei taldekiderekin batera. Lehenengo taldea, Real Oviedo, zortzigarren postuan sailkatu da Bigarren A mailan; harrobiko jokalariek fitxa altuegia izango ez dutenez, klubak taldea indartzeko fitxaketaren bat edo beste egiteko tartea izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak