'Artiko'
Dokumental honek Jesus Mari Lazkano margolari bergararrak Svalbard artxipelagora egindako bidaia islatzen du. Horretarako, Lazkanok Josu Venerorekin egin du lan eta Xabi Payaren laguntza ere behar izan dute.
'Mateoren Ama'
Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagak zuzendutako film laburra da Mateoren Ama. Fikziozko drama bat da. Izan ere, Angel Mari denboraldi batez ama ikusi gabe egon da eta indarrak hartu eta hura dagoen zahar-etxera bisitan joaten da. Seme alabak ezagutzen ez dituen amona baten moduan ikusten du ama eta gogorra egiten zaio egoera horretaz ohartzea.
Aukeratutako zazpi film laburrak
22. edizio honetarako, guztira, 65 lan aurkeztu dira, baina horietatik zazpi aukeratu dira:
- Artiko, Josu Venero eta Jesus Mari Lazkano
- El infierno, Raul de la Fuente
- Labo, Jesus Maria Palacios
- Leyenda dorada, Ion de Sosa eta Chema García Ibarra
- Lursaguak, Izibene Oñederra
- Mateoren Ama, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga
- Medvedek, Ainhoa Gutierrez del Pozo
Zazpi film laburreko katalogo honetan, fikzioa, zientzia-fikzioa, animazioa eta forma ezberdinetako dokumentalak daude. Filmetako bi euskara hutsean daude, beste bat euskaraz eta gaztelaniaz, bi gazteleraz eta bakarra ingelesez. Animazioa lantzen duen film batek, esate baterako, ez dauka dialogorik.