Lorpenek bere produktuen merkaturatzea sendotu du Alemania eta Estatu Batuetan

Maialen Regueiro 2019ko eka. 11a, 15:27

Lorpenek bere produktuak merkaturatzen ditu gaur egun Alemanian zein Estatu Batuetan, baina Schuster (Alemanian) eta REI (Estatu Batuetan) sinatutako akordioei esker, bi herrialde horietan sendotu egingo da. 

Alemaniako Schuster

Schuster dendetan kiroletako arropak saltzen dituzte eta akordio honi esker, denda horietan Lorpenek 2019ko udazkena eta negurako egindako arropak salduko dira. 

Online bidezko salmenta

Estatu Batuetako hitzarmenari esker, gaur egun Lorpeneko produktuak saltzen dituzten denda fisikoez gain, online bidezko salmenta jarriko dute martxan. Hitzarmen honen harira, Lorpeneko zuzendaria komertziala den Michael Gognialek honakoa adierazi du: "Arlo digitalera salto egitea ondo etorriko zaigu etorkizuneko formatu komertzialetan lana egiteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak