Bergara Hiriko finalak astelehenean eta profesionalen jaialdia martitzenean

Xabier Urtzelai 2019ko eka. 7a, 21:07

Astelehenean, hilak 10, jokatuko dituzte Bergara Hiria txapelketako finalak (19:30). Martitzenean, berriz, domekan Eskuz Banakako Txapelketako finalean izango den Irribarria egongo da, besteak beste, Bergaran.

Astelehenean, hilak 10, jokatuko dituzte Bergara Hiria txapelketako finalak (19:30). Martitzeneko finalerdietan, promes mailan Larrazabalek eta Etxeberriak 22-11 irabazi zieten Alberdiri eta Gartziari, eta finalean Murua eta Oliden izango dituzte zain. Nagusien mailan, berriz, Zubizarretak eta Elizegik alde handiagoarekin irabazi zieten Elolari eta Sarasari (22-8). Hala, asteleheneko finalean, Canabalen eta Aldabaren kontra neurtuko dituzte indarrak.

Puntako jaialdia martitzenean 

Martitzenean, berriz, pilotazaleek puntako beste hitzordu bat izango dute, eskuz binakako partiduan Altuna III.ak eta Rezustak domekan Urrutiren kontra finala jokatuko duen Irribarria izango dute-eta aurrean, Zabaletak lagunduta. Lehenago (17:00), Mendizabal III.ak eta Martijak Etxeberriaren eta Ladis Galarzaren kontra jokatuko dute. Eta hirugarren partiduan, Dariok, Ruizek, Zabalak eta Etxebarriak jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak