Ekainaren 12an eta 13an, Arrasateko GI-2620 errepidea itxita egongo da gauez

Maialen Regueiro 2019ko eka. 10a, 11:57
Olandixo tunelaren sarrera (Irudia: Google Maps)

GI-2620 errepideko instalazioetan ohiko lan batzuk egin behar direla eta, ekainaren 12 eta 13ko gauetan aipatutako bidea itxita egongo da. Izan ere, lan horiek egiteko, beharrezkoa da Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen arteko errepidea itxita egotea. 

Mozketa gauez egingo da, ekainaren 12ko 22:00etatik ekainaren 13ko 06:00etara bitartean alde batetik, eta bestetik, ekainaren 13ko 22:00etatik ekainaren 14ko 06:00etara bitartean. Hala, 06:00etatik aurrera, GI-2620 errepide irekita egotea aurreikusten da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak