Aretxabaletan bizi zen motor gidari bat hil da Leintz Gatzagan izan den istripuan

Goiena 2019ko eka. 7a, 08:06

GI-627 errepidean, Arabako mugatik oso gertu, motor baten eta auto baten arteko istripu larria izan da 07:10 inguruan; motor gidaria, Aretxabaletan bizi zen 36 urteko gizonezko bat, bertan hil da. Auto gidariak aurrera egin du, eta ertzainek Eskoriatzako Marulanda auzoan geratu dute. Ertzaintzak jakinarazi du auto gidariak positibo eman duela alkohol eta drogen kontrolean. Ondorioz, atxilotu egin dute.

Lekuko batek GOIENAri san dio, motorra –Ducati markakoa– Gasteizerantz zihoan eta autoa –Toyota markako monobolumena– Eskoriatzarantz. Autoak, lehenengo, lekukoarena aurreratu du, eta haren esanetan, denbora izan arren, ez da itzuli eskuineko erreira eta motorra jo du. Istripua eta gero autoa ez da geratu bertan; paratxokea galduta aurrera egin du.

Aurrerago, ertzainek Eskoriatzako Marulanda auzoan dagoen jatetxearen inguruan aurkitu dute autoa aparkatuta. Beste lekuko batek GOIENAri adierazi dio lau mutil zihoazela autoan. Marulandako aparkalekuan ikusi dituztela haien artean eztabaidan. Autoak errobera bat zulatuta zeukala eta ertzainek lau mutiletako bat –ustez gidaria– atxilotu egin dutela, eskuburdinak jarrita.

Ertzaintzak jakinarazi du auto gidariak positibo eman duela alkohol eta drogen kontrolean. Ondorioz, auto gidaria atxilotua izan da ustezko bideko segurtasunaren aurkako delitua egotzita. Ertzaintzak bere gain hartu du ikerketa.

Hildako motor gidaria, zamorarra jatorriz, Aretxabaletan bizi zen, Gasteizen egiten zuelako lan familiak zuen enpresa batean. Hara bidean zihoan istripua izan duenean.

Istripua gertatu den tokia, GI-627 errepidean, Iñurrieta baserritik gertu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak