Gipuzkoako Enpresa Berriaren saria Kiro Grifols-ek jaso du

Eneko Azurmendi 2019ko eka. 6a, 15:55

ADEGI Gipuzkoako Enpresen Elkarteak Kiro Grifols-i aitortu dio Gipuzkoako Enpresa Berriaren saria, Donostiako Tabakaleran egindako ekitaldian.

Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta probintziako zenbait enpresatako ordezkarien aurrean jaso du saria Borja Lizarik, enpresaren sortzaile eta zuzendari nagusia denak. Garaiako Parke Teknologikoan dago Kiro Grifols, Mondragon korporazioaren baitan.

Galbahe Saria, Manu Colinorentzat

Azken urteotan jabetza industrial eta intelektualean espezializatua den Galbaian enpresak Galbahe Saria ematen dio bere aburuz irabazle izateko meritu gehien egin dituen asmatzaileari, eta aurten Manu Colino izan da sari hori jaso duena, Garaia Parke Teknologikoan. Ulma Constructionen ikerketa eta garapeneko ingeniaritzako teknikaria da.

GALBAIANeko zuzendari Ismael Igartua, ULMA Constructioneko Manu Colino Vega
asmatzaileari saria ematen.

"Erronka teknologikoei aurre egiteko Manuren ahalmena apartekoa da. Hala ere, bereziki azpimarragarria da besteen patenteak urratzea saihesteko egiten duen ekarpena, asmakuntza alternatibo hobetuak garatuz, eta baita bere asmakuntzak ahalik eta ondoen babesteko erakusten duen inplikazioa ere. Azpimarragarria da erronka tekniko-legalei aurre egiterako orduan eskaintzeko gai dena. Erronka tekniko-legal horiei berme guztiekin erantzuteko, asmatzaileen eta patente adituen arteko komunikazio erraz eta arina eta konplizitatea nahitaezkoak dira. Eta hori lortzea oso erraza da Manurekin", diote Galbaian-eko ordezkariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak