11:30etan iritsi ziren berbalagunak Lapueblara eta bertako arduradunen ongi etorria jaso zuten. Ondoren, bertako produktuekin egindako hamaiketakoaz gozatu zuten. Taldetan banatuta, hainbat ekintza egin zituzten, ardo eta olio dastaketa eta Covila upelegira bisita, besteak beste. Goizeko ekintzen ostean, 15:00etan Assa ikastetxeko pilotalekuan bazkaldu zuten eta bueltako autobusa hartu aurretik, dantzan eta kantuan aritu ziren.