Gonbitea Debagoieneko dantzazaleei Soraluzetik

BABESTUTAKO EDUKIA 2019ko ekainaren 5a

Ekainaren 8an, Erromerixa Eguna antolatu dute Soraluzeko Ezozi auzoan, Soraluzeko Euskal Jaien barruan. Antolatzaileek deialdia zabaldu diete Deba bailarako dantzazaleei, dantzara hurreratu daitezen.

Soraluzeko Erromerixa Eguna dantzaren bueltan ardaztutako jaia da. Eguerdian, herriko dantza taldeko dantzarien saioekin batera, Baxenafarroatik etorritako Zarena Zarelako dantza taldeak Hariz hari izeneko dantza ikuskizuna eskainiko dute, musika eta dantza tradizionalekin batera, dantza garaikidea uztartzen duena.
Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, berriz, erromeria izango da Gathubi taldeak girotuta. 
Eguneko egitaraua ondorengo hau izango da:

  • 10:30 Hamaiketakoa Plaza Barrixan.
  • 12:00 Kalejira Ezozirantz, txistulariekin.
  • 12:30 Dantza saioa Urratsekoekin.
  • 13:30 Zarena Zarelako taldearen Hariz hari dantza ikuskizuna.
  • 14:45 Bazkaria elizpean (Entsalada eta paella. 12 euro. Izena emateko: 943 75 13 20 Iratxo gozodendan).
  • 18:00 Dantzaldia Gathubi taldearekin.
  • Tartean, Larrain dantza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak