Abisu horia euriagatik gaur gauerako

Maialen Regueiro 2019ko eka. 4a, 12:10

00:00etan ezarriko da abisu horia euriagatik. Izan ere, Gipuzkoan prezipitazio handiak espero dira eta ekialdean bereziki, ordubetean 15 litro metro koadro baino gehiago pila daitezke. Bihar goizean, prezipitazioa iraunkorra izan daiteke eta hainbat tokitan 40 eta 60 litro metro koadro pila daitezke. 

Hurrengo egunetako iragarpena

Bihar, egunaren lehen partean zerua oso hodeitsu egongo da, baina arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu eta noizean behin trumoitsuak izan daitezke. Bihar gauean, atertzera egingo du. Ostegunean, goizaldean eta eguneko azken orduetan zerua hodeitsu egongo da. Goizean euri txikia egin dezake eta tenperatura minimoetan jaitsiera txikia izango da. Azkenik, egubakoitzean, zaparra txikiak botako ditu eta horiek goizaldean edota arratsaldean izango dira. Ekaitzak ere jo dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak