
Debagoiendarren arteko finala jokatu zen zapatuan, infantilen artean, Zubietan: Leintz Arizmendi Aloña Mendiren aurka. Eta Leintz aldekoek lortu zuten Gipuzkoako kopa 2 eta 0 irabazita. Bero handia protagonista izan zen arratsaldean ezin izan zuten guztia eman jokalariek, baina bukaeran gustura agertu ziren.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.