Taldetan banatuta, Soraluzeko kaleetan barrena ibili dira goizean musikariak, erdiguneko zubitik abiatuta. Kalejiran ibili ostean hantxe elkartu dira berriz danak eta pieza bana jo dute oholtza gainera igota. Oñatikoak eta Angiozarkoak, esaterako, elkarrekin jo dute Huntza taldearen Lasai, lasai. Arrasaltekoak berriz, 1980ko hamarkadako doinuak jo dituzte.
Soraluzeko frontoian egin dute bazkaria eta han ere entzun dira trikiti eta pandero doinuak. Dantzan ere egin dute bat baino gehiagok. Iluntzerako erromeria zuten antolatuta.
Datorren urtean Aramaion egingo da Debagoieneko Trikiti Eguna. Pirataz jantzita jaso dute gaur lekukoa aramaixoarrek.