Euskal Herrian
Kostaldean 36 bainu-eremu daude eta Ullibarri-Ganboan beste 5, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako jarraipenaren arabera, horietako 35 eremuk ur-kalitate bikaina dute; beste bostek ona, eta azken batek nahikoa. Beraz, kostaldeko uretan eta ur-kontinentaletan bainu segurua bermatua dago.
Hondartzetako uren kalitatea, orohar, oso ona da, baina bainu-denboraldian gerta daiteke noizean behin egoera hori aldatzea: baldintza meteorologiko bortitzengatik.