"Lagunarteko desafioa" izango dute Bergarako eta Aretxabaletako bertsolariek, Osintxun

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko mai. 31a, 09:49

Urtarrilean Aretxabaletan egin zuten bertso saio musikatuko irudia. Argazkia: Imanol Soriano.

Kopla dema izango dute bihar Osintxun: Bergarako Kopla Barik bertso eskolak eta Aretxabaletako Lekaixoka bertso eskolak Kopla K.O. saioa egingo dute. "Lagunarteko desafioa" izango dela nabarmendu dute antolatzaileek. Saioa Txuringo tabernan izango da, 19:30ean.

"Urtarrilean bertso musikatuen saioa bat egin genuen Aretxabaletan. Bergarako bertso eskolakoak Aretxabaletan egon ziren eta asko gustatu zitzaien ikusitakoa. Hala, pentsatu genuen zerbait egin genezakeela elkarrekin", azaldu du antolatzaile lanetan ibili den Mikel Mendiarazek. Bi bertso eskolen arteko harreman onaren seinale da biharko saioa.

Bertso musikatuak

Lehia horretako "epailea" Ibon Leibar Txinbo izango da. "Talde bakoitzetik sei bertsolari ibiliko dira kantuan", dio Mendiarazek. Bertso musikatu saioa izanda, musikariak ez dira faltako:  Aitor Ziardegi eta oraindik zehaztu barik dagoen beste musikari bat izango dira agertokian, desafioari musika jartzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak