Emakumeak eta gazteak ikusarazteko ahalegina egin dutela aurten adierazi dute antolatzaileek, horregatik, sari nagusietako hiru emakumeei emango diete. Miriam Urkiarekin batera jasoko dituzte sariak Miren Agur Meabe idazleak, Atea-Laboral Kutxa Saria (John Banville ingelesarekin batera), eta Miren Amuriza bertsolari eta idazleak, Zazpi Kale Saria.