Realeko jokalari ohi Barkerok zuzenduko du Bergara

Xabier Urtzelai 2019ko mai. 30a, 08:44

Jose Javier Barkero, Bergarako klubeko ordezkariekin, atzo Agorrosinen. Argazkia: Bergara KE

Besteak beste Realean, Numantzian, Levanten eta Zaragozan jokatu izan duen Jose Javier Barkerok beteko du Mikel Juaristik Bergaran utzitako hutsunea. Aretxabaletakoa UDAn zebilen ohorezko gazte mailako taldea zuzentzen.

Futbol jokalari moduan ibilbide oparoa izan zuen Jose Javier Barkerok izango du datorren denboraldian Bergara zuzentzeko ardura, Ohorezko Erregional mailan. Hala, aretxabaletarrak Mikel Juaristi azkoitiarra ordezkatuko du, klubean lau urte egin dituen gizona. Juaristiren eskutik taldea mailaz igo zen duela hiru urte, eta azken bi denboraldietan arazo barik lehiatu da kategorian.

Iaz urte oso txukuna egin zuten mahoneroek eta bosgarren postuan amaitu zuten urtea. Aurten, harrobiko jokalari gazteen aldeko apustu garbia eginda taldeari kosta egin zaio mailari eusteko beharrezkoak zituen puntuak batzea, eta 42 punturekin amaitu dute liga, 14. postuan. Sailkapenak erakusten du ez dela aparteko urtea izan, baina gazte askok minutu baliagarriak pilatu dituzte aurten, datorren denboraldian aurrerapauso bat emateko kategorian.

Barkero, berriz, UDAtik dator, bertan ohorezko gazte mailako taldearekin ibili da lanean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak