Sei debagoiendar batzarkide, eta beste bi parlamentari

Eneko Azurmendi 2019ko maiatzaren 28a

Batzarkide eta parlamentari debagoiendarrak.

Gipuzkoako Batzar Nagusietan bost batzarkide debagoiendar egongo dira datozen lau urteetan. Mikel Biain oñatiarra, Aitor Arantzabal eta Iker Intza bergararrak eta Eneritz Otamendi eskoriatzarra izango dira EH Bilduko ordezkariak; eta Bergaran bizi den Aintzane Oiarbide errenteriarra, berriz, EAJkoa.

Arabako Batzar Nagusiei dagokienez, Izaskun Moiua oñatiarra EAJko batzarkide izango da, eta baita Pedro Elosegi gasteiztarra ere, gaur egun Arabako Batzar Nagusietako presidentea dena eta aurrerantzean Aramaioko zinegotzi izango dena.

Nafarroan, bi diputatu

Nafarroako Parlamentuan bi debagoiendar izango dira berriro. Koldo Martinez eskoriatzarra, egun Geroa Bairen bozeramailea ere badena Parlamentuan, eta Elkarrekin Podemoseko Ainhoa Aznarez antzuolarra, Parlamentuko presidentea dena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak