Udaletarako boto joera mantendu egin da Batzar Nagusietan

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko mai. 28a, 12:42

EH Bilduko eta EAJko kideak Donostian, hauteskunde gauean.

Debagoieneko boto emaileek euren boto joera mantendu egin dutela esan daiteke, aldaketa oso gutxi izan baita udal hauteskundeetatik Gipuzkoako foru hauteskundeetara. Aipatzekoa da EH Bilduk udal hauteskundeetan 752 boto gehiago izan dituela Gipuzkoako Batzar Nagusikoetan baino. Hala ere, bi hauteskundeetan alderdi bozka-tuena izan da bailaran.

EAJko boto emaileen joera izan da alderdi guztietatik gehien mantendu dena bi hauteskundeetan. Izan ere, foru hauteskundeetan, 163 boto gutxiago izan ditu alderdi jeltzaleak.

Bestalde, Debagoieneko hainbat herritan zerrendarik aurkeztu ez duten alderdiek gorakada izan dute Batzar Nagusietarako boto kopuruan. Horrela, Elkarrekin Podemosek 648 boto gehiago lortu ditu (Udal hauteskundeetan Irabazi eta Ahal Dugu-ren botoak batuta), PSE-EEk 619 boto gehiago eta PPk 387 boto gehiago.

Aipatu behar da, era berean, Leintz Gatzagako botoak Gipuzkoako Foru Aldundikoetara gehitu egin direla, baina gatzagarrek ez dutela udal hauteskundeetarako botorik eman, ez baita zerrendarik aurkeztu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak