Aitor Fernandez: "Gabonetako selekzioaren partiduak ikustera joaten zen horietakoa naiz"

Xabier Urtzelai 2019ko mai. 28a, 09:10
Aitor Fernandez Realeko jokalari Illarramendirekin eta Elustondorekin batera. Argazkia: Euskadiko Futbol Federakundea.

Bihar, eguaztena, lagunarteko partidua jokatuko dute Euskal Selekzioak eta Panamak, eta Levanterekin egindako urte onak Clementeren selekziora eraman du Aitor Fernandez arrasatearra: "Ilusio handia egiten dit hemen egoteak".

Aitor Fernandez Panaman da, Javier Clementek zuzentzen duen Euskal Selekzioarekin. Eguaztenean jokatuko dute lagunarteko partidua, Rommel Fernandez futbol zelaian: "Badakigu Panama sasoi puntu onean egongo dela, Urrezko Kopa prestatzen dabiltzalako, eta norgehiagoka zaila izango dela guretako. Etxetik kanpora gaude eta bertako klima ere ez da guretako aproposena  [hezetasun handia dute] baina baldintza hauetara lehenbailehen ohitu eta partidu entretenigarria jokatzea da asmoa". 

Levanten, helburua beteta 

Aitor Fernandezek urte borobila egin du Levanten. Urtea ez zuen titular hasi, baina Arrasatekoa atearen jabe egin da, eta mailari eusteko borrokan taldean protagonista bilakatu da arrasatearra. Horrek selekzioko ateak ireki dizkio: "Levanterekin geneukan helburua bete dugu, mailari eutsi diogu eta protagonista izateko aukera izan dut. Eta, orain ilusio handia egin dit euskal selekzioaren deiak. Gaztea nintzela, gabonetako selekzioaren partiduak ikustera joaten zen horietakoa naiz".  

Euskal Federazioko ordezkari Ramon Azkarate ere Panaman da taldearekin. Argazkian, besteak beste, Clementerekin eta Illarramendirekin. Argazkia: Euskadiko Futbol Federakundea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak