Parte-hartzeak gora egin du (18:00) eta herri batzuetan nabarmen

Mirari Altube Arrese 2019ko mai. 26a, 18:14
Herritarrak bozkatzen Arrasaten.

Arratsaldeko parte-hartze datuak eman berri dituzte, eta eguerdikoek lez, oraingoek ere adierazten dute botoa ematera joan diren herritarren kopuruak gora egin duela 2015eko hauteskundeekin alderatuta. Gipuzkoako parte-hartzea (Udal hauteskundeetan) 53,34% da (51,42%, 2015ean), eta Debagoieneko herrietan alde handiak daude, Arrasaten eta Bergaran, esaterako 9 puntu baino gehiago egin du gora.

Udal hauteskundeetako parte-hartze datuak (18:00), 2015ekoekin alderatuta:

  • Antzuola: 59,04% (51,94%)
  • Aramaio: 57,65% (55,30%)
  • Aretxabaleta: %53,72 (%52,01)
  • Arrasate: %54,76 (%45,60)
  • Elgeta: 62,79% (%61,54)
  • Eskoriatza: 59,77% (53,94%)
  • Bergara: 57,55% (48,80%)
  • Oñati: 54,57% (%52,67)
  • Gipuzkoa: 53,34% (51,42%)
  • EAE: 52,83% (50,32%)

 Europako parlamenturako hauteskundeen parte-hartze datuak (18:00), 2014koekin alderatuta:

  • Gipuzkoa: 49,42% (34,07%)
  • Antzuola: 59,04% (37,80%)
  • Aramaio: 57,40% (39,36%)
  • Aretxabaleta: 54,83% (33,00%)
  • Arrasate: 50,47% (30,79%)
  • Bergara: 59,04% (34,17%)
  • Elgeta: 61,12% (45,92%)
  • Eskoriatza: 59,79% (30,43%)
  • Leintz Gatzaga: 44,92% (34,90%)
  • Oñati: 54,43% (34,36%)

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak