Oñatin, %39,80ko parte-hartze datua eman dute (2015ean %39,04 izan zen); Bergaran, %41,10ekoa izan da (2015ean %35,18koa); Arrasaten, berriz, %37,34 (duela lau urte %32,25); Antzuolari dagokionez, erroldaren %37,28k eman du botoa (2015ean %35,76k); Elgetan, berriz, %48,37k eman du botoa eguerdiko 14:00ak aurretik (duela lau urte baino 2,22 puntu gehiago); Leintz Gatzagan gaur ez dituzte udal hauteskundeak ospatu, 2015ean %40,10koa izan zen parte-hartzea; Eskoriatzari dagokionez, %44,14koa da datua (2015ean baino 3,34 puntu handiagoa) eta Aretxabaletan %42,09k eman du botoa, 2015ean, berriz, %36,20k. Azkenik, Aramaion ere, eguerdiko ordu bietako datuari begiratuta, gora egin du parte hartzeak. Gaur %42,26k hartu du parte udal hauteskundeetan, 2015ean, berriz, %37,68k.
Europan ere gora
2014an egin ziren azkenengoz Europako hauteskundeak eta orduko datuak gaurkoekin alderatuta asko egin du gora parte-hartzeak. Hona hemen, herriz herrikako datuak. Oñatin, %39,70 izan da gaurko datua, 2014an, %24,94; Arrasaten, %37,06 izan da parte hartzea, eta duela bost urte %21,94. Bergarari dagokionez, 2014ko %24,84ko parte-hartzetik %40,85era igo da; Antzuolan, orduko %27,15etik %37,28ra. Elgetan, %34,10ekoa zen parte hartzea 2014ko eguerdian, gaur, aldiz, %47,15ekoa da. Leintz Gatzagari dagokionez, 10,87 puntu egin du gora, gaurko datua %37,43 delarik. Aretxabaletan ere berdin, gaur %41,79koa izan da parte-hartzea, eta 2014an, %24,60koa. Eskoriatzari dagokionean, %43,64ko parte hartze datua eman du Espainiako Barne Ministerioak, duela bost urtekoa, %23,04koa izan zen. Azkenik, Aramaion, %42,26ko parte hartzea izan dute Europako hauteskundeek gaur. 2014an, %27'84koa zen datu hori.