Irekierak eta eraldaketak
Eroskik 2018.urtean zurekin eredua eraldatzen jarraitu du, hori izanik belaunaldi berriko denden ezaugarria. Guztira, 670 denda eraldatu dira. Taldeak nabarmendu du, 5.393 milioi eurotara igo direla salmentak. Modu horretan, Eroskik sendotu egin du iparraldean eta mendebaldean duen lidergoa eta eremu horretan egin ditu eraldaketa gehienak.
2018an 58 denda ireki ditu Eroskik: 37 frankizia eta 21 denda propio –5 supermerkatu, 4 gasolindegi, 4 bidaia-agentzia eta 8 Forum Sport kirol denda–. Irekiera horietarako 95 milioi euroko inbertsioa egin du taldeak.