Hauteskundeen jarraipena Goienan

Goiena 2019ko mai. 24a, 07:59

Goiena Komunikazio Taldeak lantalde berezia izango du domekan, eta hauteskunde guztiei jarraipena egingo die. Goiena.eus webgunean eta sare sozialetan une oro eguneratuko da informazioa. Goiena telebistak programazio berezia eskainiko du, 19:45ean hasi eta gauerdira arte, hainbat gonbidaturen analisiekin. Azkenik, biharamunean, GOIENA aldizkaria argitaratuko da;  harpidedunei banatuko zaie euren etxeetan eta bailarako hainbat gunetan doan eskuratu ahal izango da.

Domekan jarraituko Goienako hedabideak

Goiena telebista:
19:45etik aurrera zuzeneko saioa, telebistan zein Goiena.eus-en jarraitzeko aukera egongo da. Goiatz Aranak eta Txomin Madinak zuzenduta eta Elena Lakaren eta Mikel Irizarren analisiekin. Horrez gain, Legebiltzarreko parlamentari diren EH Bilduko Maider Otamendiren eta EAJko Aitor Urrutiaren iritzia ere jasoko da. Saioan zehar eskainiko dira hauteskundeetako emaitzen azken orduko datuak, zuzeneko konexioak egingo dira Debagoieneko herrietatik, elkarrizketak protagonistekin...

Goiena.eus:
Grafikak, zinegotzien taulak, balorazioak, aurreko hauteskundeetako emaitzekin konparaketak egiteko aukera... Guztia hauteskundeei eskainitako orrialde berezian.

Sare sozialak:
Unean uneko informazioa: Twitter (@goiena) eta Facebook (Goiena.eus orrialdea). 

Eta hurrengo egunean

Goiena aldizkari berezia:
Hauteskundeetako emaitzak, udalbatza berriak, balorazioak, analisiak...
Egunkari saltokietan, taberna eta kafetegietan... lehen orduan, doan! Eta Goiena Klubeko bazkideei etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak