Sozialistek ere gora egin dute zertxobait, baina Aretxabaletako zinegotzia galdu egin dute. Elkarrekin Podemos koalizioak, ostera, ez du inolaz ere uste zuen emaitzarik lortu, eta orain dela lau urte Irabazik eta Ahal Duguk eskuratutako bost zinegotzi galdu egin dituzte: Arrasaten bi, eta bana Bergaran, Aretxabaletan eta Eskoriatzan. Eta PPk ere atzera egin du nabarmen.