Bailarako Lanbide Heziketa Eskolen aurrematrikulazio epea ekainaren 3tik 14ra izango da

BABESTUTAKO EDUKIA 2019ko maiatzaren 28a

Ikasturtea bukatzearekin batera, hurrengo ikasturtea prestatzen hasten dira ikasleak, familiak eta ikastetxeak eta horretan dabiltza bailarako Lanbide Heziketako Bergarako Miguel Altuna, Aretxabaletako Lanbide Eskola eta Oñatiko Zuazola-Larraña ikastetxe publikoak. 

Bailarako beharrei erantzungo dien eta lan mundura edo beste ikasketa batzuetara bideratuko duen eskaintza zabala prestatzen dabiltza, hain zuzen.

16 urtetik gorako gazteentzako eta helduentzako kalitatezko eta doako eskaintza euskalduna eskaintzen dute. Guztira, 17 heziketa ziklo desberdin ikasteko aukera, 8 familia profesionaletan banaturik:

Erdi Mailako Heziketa Zikloak:

- Erizaintzako zaintza osagarriak.
- Mekanizazioa.
- Soldadura eta galdaragintza.
- Karrozeria.
- Ibilgailuen elektromekanika.
- Menpekotasun egoeran dauden pertsonen arreta.
- Mantentze lan elektromekanikoa.
- Natur ingurunean gorputz eta kirol ekintzen gidaritza.
- Administraritza kudeaketa.
- Instalazio elektrikoak eta automatikoak.

Bergarako Migel Altunan, Administraritza Kudeaketa.

Oñatiko Zuazola Larrañan, Natur ingurunean gorputz eta kirol ekintzen gidaritza.


Goi Mailako Heziketa Zikloak:

- Metal eraikuntzak.
- Automozioa.
- Diseinua fabrikazio mekanikoan.
- Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa.
- Automatizazioa eta robotika industriala.
- Administrazio eta finantzak.
- Mekatronika industriala.

Aretxabaletako Lanbide Heziketan, Automozioa.

Bakoitzaren beharretara egokitutako formakuntza eskaintzen dute, presentziala, enpresa eta ikastetxea partekatzen duena (DUALA) eta baita eskaintza partzial moduan ere (zikloak moduluka egiteko aukera). Gainera, praktikak zure etxetik gertu edota atzerrian egiteko aukera ere eskaintzen dute ERASMUS+ programaren bidez.

Azken urteetako matrikulazio altua ikusita eta honi laneratze tasa gehituta, esan daiteke lan munduan sartzeko aukerarik egokienetakoa dela. Horren adierazgarri da hiru ikastetxeotan 1.000 ikasle inguru matrikulatua izatea, erdi mailako zikloetako ikasleek goi-mailako ziklo batekin jarraitzeko joera izatea eta goi-mailako heziketa zikloa amaituta %100eko laneratze tasa izatea. Gainera, ikasleen gehiengoak Debagoiena eta inguruko enpresetan bilatzen du lana.

Datorren ikasturterako Lanbide Heziketa aukeratzen baduzu egin aurrematrikula ekainaren 3tik 14ra (biak barne) eta ziurtatu etorkizuna!

Beste zerbitzu batzuk

Bestalde, %100 diruz lagunduak diren langile eta langabeentzako ikastaroak ere eskaintzen dituzte hiru ikastetxe hauetan. Eta ikasleak formatzeaz gain, honako zerbitzu hauek ere eskaintzen dituzte:

● Ikasle ohientzako eta egungo ikasleentzako lan-poltsa.
● Ekintzailetza sustatzeko laguntza Ikasenpresa eta Urratsbat zerbitzuen bitartez.
● Orientazio eta bitartekaritza zerbitzuak ikasle eta herritarrentzako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak