Bergarara eta Oñatira joan dira Antzuolako San Isidro Torneoko txapelak

Xabier Urtzelai 2019ko mai. 19a, 18:34

Zapatuan jokatu zituzten Antzuolako I. San Isidrotako Pilota Txapelketako finalak. Antolatzaile antzuolarrak gustura geratu dira torneoak emandakoarekin: "Hamabost bikotek eman zuten izena, eta finalak oso parekatuak izan ziren". 

Emakumezkoen San Isidrotako Pilota Txapelketak hamabost bikote batu ditu. Tartean egon dira debagoiendarrak, baina Errioxatik eta Nafarroatik ere etorri dira, besteak beste, pilotariak. "Finalak parekatuak izan ziren, eta gustura geratu gara lehenengo edizio honek eman duenarekin", adierazi du Andoni balerdik. Hala, infantil eta nagusien mailan bailaran geratu dira txapelak, Bergaran eta Oñatin.

Emaitzak

Benjamin mailan:

  • Enara Gaminde (Laukiz) eta Leire Oskotz (Ultzama) - Goiuri Zabaleta (Leitza) eta Alejandra Bilyak (Santo Domingo de la Calzada): 16-6

Infantil eta kadete mailan:

  • Maddi Berrocal (Oñati) eta Uxue Zubizarreta (Bergara) - Maddalen Etxegarai (Oñati) eta Uxue Oses (Oñati): 8-18

Nagusiak bigarren mailan:

  • Eider Quintas (Oñati) eta Jaione Uranga (oñati) - Irati Usandizaga (Oñati) eta Nerea Uriarte (Oñati): 10-18 

Nagusiak, lehenengo mailan:

  • Arrate Bergara (Bergara) eta Nora Mendizabal (Andoain) - Olatz Ruiz de Larramendi (Eulate) - Naroa Agirre (Zestoa): 22-18

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak