Oztopo trialsinekoen gune berriak estreinaldi ederra izan du

Xabier Urtzelai 2019ko mai. 19a, 17:43

Gipuzkoako trialsin txapelketa jokatu dute gaur Aretxabaletan, "harrobia lantzeko garrantzitsua den proba", Jon Areitio Munduko txapelketan bigarren izan denak esanda. Berrogei pilotu inguru batu dira txapelketan, eta zale asko gerturatu dira hitzordua gune berrian ikustera: "Zubia behar dugu bidegorritik trialsin gunera sartzeko, bestela autoz etorri behar da derrigor".

Trialsin gune berria du Oztopo taldeak, Aretxabaleta eta Arrasaten artean, AP1 autobidearen zubiak estalpea egiten duen tokian. "Udalaren laguntza izan dugu lur-saila lortu eta gune hau atontzeko orduan, eta oso gustura gaude, egia esan. Gertatzen dena da bertara derrigorrez etorri behar dugula autoz, bide bazterretik oinez edo bizikletan etortzea oso-oso arriskutsua delako, eta bidegorritik etortzea ezinezkoa delako. Berez badago garai batean egindako zubi bat, oso egoera txarrean dagoena, eta Udalak badaezpada itxi egin du zubi hori, inork minik hartu ez dezan. Horixe da gune honi falta zaiona, bidegorritik bertara sartzeko zubia konpontzea, eta ea argiteria ere jartzen dugun", adierazi dute Oztopoko lagunek.

Urtebetean, lau lagun izatetik 20 izatera 

Iazko Gipuzkoako txapelketan Aretxabaletako taldeko 4 lagun izan ziren: "Komunikabidetan tabarra apur bat ematen hasi ginen [Barre] eta oso erantzun ona izan genuen, gaur egun 20 kide ditugulako. Gaztetxo asko batu dira taldera, eta oso pozgarria da. Baina, taldeko ateak zabalik daude, ez bakarrik aretxabaletarrendako, baita bailarako gainontzeko gazteendako ere, Gipuzkoan gertuen dagoen hurrengo taldea Tolosan dagoelako.

Gipuzkoako txapelketako emaitzak:

Hauek izan dira gaurko Gipuzkoako txapelketak eman dituen emaitzak:

Benjaminak 
  1. Markel Larrañaga
  2. Gorka Merino
  3. Alvaro Gimenez
Alebinak
  1. David Chocarro
  2. Hodei martin
  3. Beñat maiz
Infantilak
  1. Fermin Manrique
  2. Jon Arozena
Kadeteak
  1. Josu Perez
  2. Diego Garrues
Junior
  1. Ivan Garrues
  2. Jabi Cebrian
  3. Aitor Murua
Master 30
  1. Ivan Molinero
  2. David Martin
Elite
  1. Jon Areitio
  2. Julen Saez
  3. Iiker Rodriguez

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak