Postu horrek ez du aparteko saririk, baina liga zapore gozoarekin amaitzea ez da lorpen makala. Arrasateko taldeak, hain zuzen, laugarren dagoen Amaikak Baten bisita izango du bihar, zapatua (16:30), eta Mojategira gerturatzen direnen artean, klub arrasatearrak datorren urterako abonu bat zozketatuko du. Bergarak ere sailkapeneko erdialdean dagoen kontrarioa izango du, Beti Gazteren zelaian jokatuko du-eta domekan (17:00). Aretxabaletak, azkenik, bigarren postuan dagoen Anaitasunaren zelaian jokatuko du zapatuan (17:00).