Biharko iragarpena
Eguerdian amaituko da abisu horia. Hala ere, zerua oso hodeitsu egongo da, bereziki egunaren lehen partean eta zaparrada txiki-ertainak botako ditu, zenbait lekutan. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez da egongo eta maximoak asko jaitsiko dira.
Zapatua eta domeka
Zapatuan eta igandean ez da aldaketa handirik izango. Izan ere, zerua oso hodeitsu egongo da, bereziki egunaren lehen partean. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, zenbait lekutan. Tenperaturari dagokionez, maximoak asko jaitsiko dira.