Kopako txapeldunak Gipuzkoan barrena ibiliko dira

Xabier Urtzelai 2019ko maiatzaren 15a

Realeko jokalariak garaikurrarekin. Argazkia: realsociedad.com

Joan den domekan Donostiako udaletxeko balkoian eta Anoetan erakutsi zuten Erregina kopako txapeldunek garaikurra, baina lortutakoa herriz herri erakusteko ordua iritsi da. Hala, Gipuzkoan barrena ibiliko dira eguenean, hilak 16. Eta, Debagoienean Aretxabaletan eta Arrasaten egingo dute geldialdia.  

Ohiturak agintzen duen moduan, Realeko ordezkariek Gipuzkoan barrena erakutsiko dute joan den zapatuan Granadan eskuratu zuten Erreginaren Kopa. Eta, Debagoienean Aretxabaletan eta Arrasaten egingo dute geldialdia, eguenean, hilak 16. Hau da egitaraua:

  • 11:00 – Aretxabaleta
  • 11:45 – Arrasate
  • 13:00 – Beasain
  • 16:30 – Tolosa
  • 17:30 – Urnieta
  • 18:30 – Lasarte-Oria
  • 19:30 – Hondarribia
  • 20:30 – Irun

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak