Maiatzaren 28an jokatuko dute Realak eta Alavesek Euskal Herria Kopako partidua

Xabier Urtzelai 2019ko mai. 15a, 16:00
Euskal Herria Kopako aurkezpen ekitaldian talde euskaldunetako ordezkariak.

Euskal Herria Koparen baitan Realak eta Alavesek finalerdietako norgehiagoka jokatu behar zuten maiatzaren 26an, baina hauteskunde eguna denez, maiatzaren 28ra, martitzenera, pasa dute norgehiagoka hori. Sarrera doanekoa izango da Mondrako bazkideendako eta 14 urtetik beherakoendako, gainontzekoek 7 euro ordaindu beharko dituzte. 19:30ean hasiko da partidua.

Euskal Herriko futbol talderik onenak batu dira 2019ko IX. Euskal Herria Kopa honetan: Gipuzkoatik, Real SociedadOiartzunAñorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic ClubSan Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets. Eta, finalerdietara Reala, Alaves, Athletic eta Eibar iritsi dira. Bada, Erregina Kopa irabazi berri duen Reala bertatik bertara ikusi ahal izango dute debagoiendarrek maiatzaren 28an, martitzena (19:30), Euskal Herria Kopako finlaerdietako bat Mojategin jokatuko dutelako Realak eta Alavesek; beste finalerdia Athleticen eta Eibarren artean jokatuko dute, Galdakaon.

Erreginaren Kopa irabazi berri duen Realak Mojategin jokatuko du Alavesen kontra, hilaren 26an.

Finala Azpeitian izango da

Finalerdietako norgehiagoka Galdakaon eta Azpeitian jokatu eta gero finala Azpeitian jokatuko dute. Hain zuzen, Lagun Onak futbol taldea sortu zeneko 75. urteurrena ospatzen dabiltza azpeitiarrak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak