Maiatzaren 15erako bidali behar dira Euspoterako iragarkiak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko maiatzaren 13a

Iazko Euspot lehiaketako irabazleak.

Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi! Gai hori proposatu du euskarazko iragarkien sariketak. Zortzigarrenean parte hartzeko epea eguaztenean amaitzen da. Euspot.eus atarian daude lehiaketaren oinarriak eta parte hartzeko bete behar diren inprimakiak irakurgai.

Iazko kopurua –73 lan– gainditzeko oraindik ere zail dagoen arren, pozik daude orain arte jasotakoekin; hala dio Arteman Komunikazioak eta lehiaketaren antolatzaile taldeko Gorka Zubizarretak: "Azkeneko astean jasotzen ditugu lan gehienak, baina, orain arte ez moduan, aurten espero baino gehiago bidali dizkigute dagoeneko; ea horrela jarraitzen dugun. Kalitateari begiratuta, denetarikoak daude, baina, orokorrean, maila altua mantentzen da".

Euspotek baina, hainbat adar ditu, eta horietako bat da ikastetxeetan egiten dituzten formakuntza saioak. "Oso pozik gaude; hamaika egin ditugu, Euskal Herriko ikastetxe askotan, guztira, 500 ikasleren aurrean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak