Hauteskundeetako elkarrizketak eta debateak, gaurtik aurrera Goiena telebistan

Goiena 2019ko mai. 13a, 17:06

Goiaz Arana eta Eneko Azkarate aurkezleak.

Goienak maiatzaren 26ko hauteskundeen jarraipen berezia egingo du komunikabideko euskarri guztietan. Goiena telebistari dagokionez, herririk herri alkategaiekin egindako debateak eskainiko ditu martitzenetik aurrera, 22:00etan. Bestalde, gaurtik ostiralera bitartean, Foru hauteskundeetako alderdietako ordezkariei egindako elkarrizketa pertsonalak eskainiko dira, egunero, 20:30ean eta 23:30ean. Eztabaida guztiak Goiena.eus-en ere ikusgai egongo dira.

Debateak alkategaiekin herririk herri

  • Maiatzak 14, martitzena: Arrasate.
  • Maiatzak 15, eguaztena: Antzuola.
  • Maiatzak 16, eguena: Aretxabaleta.
  • Maiatzak 17, egubakoitza: Oñati.
  • Maiatzak 20, astelehena: Eskoriatza.
  • Maiatzak 21, martitzena: Bergara.
  • Maiatzak 22, eguaztena: Elgeta.
  • Maiatzak 23, eguena: Aramaio.

Foru hauteskundeetako elkarrizketak

  • Maiatzak 13, astelehena: Juana Bengoechea, PP.
  • Maiatzak 14, martitzena: Maria Valiente, Elkarrekin Podemos.
  • Maiatzak 15, eguaztena: Denis Itxaso, PSE-EE
  • Maiatzak 16, eguena: Juan Karlos Izagirre, EH Bildu.
  • Maiatzak 17, egubakoitza: Markel Olano, EAJ.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak