Debagoieneko mintzalagun programakoak Gasteizen izan gara

Komunitatetik: Topagunea 2019ko mai. 13a, 15:27

Larunbatean Debagoieneko mintzalagun programatik Gasteizera irteera antolatu genuen. 

Martxoak 3 elkartean 11:00etan elkartu eta, Lander, Martxoak 3ko kidearen eskutik azalpen batzuk jaso ostean ibilbide gidatua egin genuen. Bisitan 1976an gertatutakoa gertutik ezagutzeko aukera izan genuen; alde batetik, Martxoak 3 murala, Iñigo Arregik egindako eskultura eta hildako langile baten lankideek  jarritako monolitoa ezagutzeko aukera izan genuen, eta bestetik, hilketak gertatu ziren San Francisco de Asis elizan sartu eta gertakarien berri eta testigantzak jasotzen dituen bideoa ikusi genuen. 

Ondoren tragotxo bat hartu, eta, La Bilbaina jatetxean denok elkarrekin bazkaltzeko aukera zoragarria izan genuen, ondo jan eta harremanak sendotuz.

Eguna biribiltzeko, arratsaldean, Esti Vera artistak Gasteizko alde zaharrean aurkitzen diren hamahiru muraletatik hamaika erakutsi eta lehen eskutik muralen zergatia, prozedura eta azalpenak jasotzeko aukera paregabea izan genuen.

Ederki pasatu genuen, eta nola ez euskaraz!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak