200 neska-mutiko baino gehiago igo ziren Amaia antzokiko oholtzara, eta dotore baino dotoreago abestu zuten jarlekuetan begira zituzten senideen eta lagunen aurrean. Arizmendi ikastolako Uribarri guneko Haur Hezkuntzakoek, Almeneko eta Gazteluondoko Lehen Hezkuntzakoek, Almen eta Gaztelupe guneetako DBH eta Batxilergoko ikasleek eta Oñatiko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzakoek jardun zuten kantuan. Ekitaldia bukatu zuten Eskerrak bizitzari guztiek elkarrekin abestuta.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!