Bailarako eskoletako abesbatzek girotuko dute bihar, Amaia Antzokia

Maialen Regueiro 2019ko mai. 10a, 18:18

Bihar, 17:00etan hasiko da Eskolarteko Abesbatzen 31. Topaketa, Amaia Antzokian eta bost talde arituko dira, lau Arizmendi ikastolakoak eta beste bat Oñatiko ikastetxeak osatutakoa. Arizmenditik Uribarrikoak (HH) Ainhoa Lazkanorekin, Almenekoak (LH) Eli Berridirekin, Gazteluondokoak (LH) Ainara Kortabarriarekin eta Almen-Gaztelupe (DBH eta Batxi) Rakel Murgiondorekin arituko dira kantuan. Oñatikoak (LH), berriz, Aitor Garitanorekin arituko dira. Emanaldi hau ikusteko sarrera hiru euro ordaindu beharko da. 

Ekitaldiari amaiera emateko, aurten lehen aldiz, talde guztiak elkarrekin abestuko dute. Aurtengo gaia, Bizitza Kantuz izango da. Batzen den dirua Von Hippel Lindau gaixotasuna ikerkuntza sustatzeko xedea duen Sendabide elkartearentzat izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak