Ikasleak eta gizarte eragileak elkarlanean, erronka sozialei irtenbideak bilatzeko

Miren Arregi Amasorrain 2019ko mai. 10a, 12:31

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Berrikuntza Zentroan taldekako lan saioa egin dute. Graduko Produktu Diseinuko hirugarren mailako ikasleek eta Zerbitzu masterreko lehenengo mailakoek, Debagoieneko Berrikuntza Plataformako kideen eta Ereindajan eta Gu Haziak Gara proiektuetako ordezkarien bisita jaso dute. Ikasleek, planteatutako erronka batzuei soluzio posibleak bilatu dizkiete, taldetan banatuta.

Lan saioak hainbat helbururi erantzun die. Batetik, ikasleak ideien garapenean lanean jarri ditu; bestetik, Debagoieneko eragile sozialen eta unibertsitatearen arteko elkarlanean aurrera pausuak ematea ahalbidetu du eta, azkenik, Ereindajan eta Gu Haziak Gara proiektuei aurrera begira landu ditzaketen lan-ildoen gaineko proposamenak egin zaizkie.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak