Euskal Herri osotik etorri da jendea Puntaik Punta jaialdira

Amaia Zabala 2019ko mai. 10a, 09:56
Puntaik Punta jaialdiko ekintzetako batean.

Maiatzaren 3tik 5era izan da jaialdia Eskoriatzan eta antolatzaileek balorazio "positiboa" egin dute.

Kanpokoei eta bertakoei eskualdeak dituen natura, ibilbideak eta bestelako turismo aukerak erakusteko asmoarekin sortu zuen orain dela lau urte Mankomunitateak Puntaik Punta jaialdia, eta, geroztik, urtero herri ezberdinetan ospatzen dute; aurten, Eskoriatzan izan da.

Ibilbide tematikoak nagusi

"Puntaik Punta sendotzen ari den jaialdi bat da eta hori ikusi da edizio honetan, Euskal Herri osotik etorritako jendea ibili baita. Jarduera gehienak mendian izan dira, eta baita arrakastatsuenak ere, batez ere, ibilbide tematikoak, eta hori kontuan hartuko dugu hurrengo urterako. Hegaztien behake-taren ibilbidean, esaterako, 50 lagun inguru elkartu ziren eta sendabelarrak ezagutzeko mendi ibilaldian ere 30etik gora. Kaleko ekitaldietan jende gu-txiago ibili da, eguraldiak ere ez baitu lagundu", azaldu du Eskoriatzako alkate eta Mankomunitateko Garapen eta Turismo Saileko presidente Jose Ramon Zubizarretak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak