Heziketa ziklo eskaintza zabala Mondragon Unibertsitatean

BABESTUTAKO EDUKIA 2019ko apirilaren 1a

Euskadiko enpresak automatizazioaren alorrean prestatutako gazte bila dabiltza. Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Automatizazioa eta Robotika Industrialeko Goi Mailako Zikloa eskaintzen da eta erronketan oinarritutako hezkuntza metodologia praktiko baten bitartez irakasten da. Enpresek proposatzen dituzten proiektuak garatzen dituzte ikasgelan eta nazioarteko lehiaketetan ere parte hartzen dute. Hori ezagutzeko aukera izango da apirilaren 10ean, 18:30ean, eta maiatzaren 25ean, 10:00etan.

Heziketa zikloetako eskaintza

  • Automatizazio eta robotika industriala: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Ttiuluaren helburua da automatizazio industrialaren teknologian ezagutzak izango dituzten profesionalak eta instalazio automatikoak muntatzeko, mantentzeko eta martxan jartzeko gai direnak prestatzea. 
  • Sareko informatika sistemen administrazioa: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Titulu honen helburua enpresako informazio sistemen kudeaketara aplikatutako informatikaren alorreko prestakuntza teknologikoa ematea da. 
  • Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia titulatuei diseinu mekanikoaren inguruko formazio teknologikoa ematea da. 
  • Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, gaztelaniaz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia titulatuei fabrikazio mekanikoaren arloko formazio teknologikoa ematea da. 
  • Mekatronika industriala: heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Mekatronika ez da teknologiaren adar berri bat, hainbat diziplina teknologiko (mekanika, elektronika eta kontrol automatikoa) integratzeko beharrari erantzuten dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak